Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN BI DISTANTZIA LUZEKO TRIATLOI: GARAIN, EUSKADIKO TXAPELKETA, ETA GETXON

GARAIKO HIRUGARREN TRIATLOIA

2013/07/06

 

EUSKADIKO TRIATLOI ERDI IRONMAN TXAPELKETA

 

Larunbata honetan, uztailak 6, Bizkaiko Garai herriak bere gain hartuko du hirugarren triatloiaren antolkuntza. Proba, Garai Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta ertain (2km-90km-21km) distantzian lastertuko da. Gainera, distantzia honi dagokionez, euskadiko txapelketa izango da.

 

Irteera, arratsaldeko 14tan izango da. Igeriketa saioko 2000 metroak, Mutrikuko Saturraran hondartzan izango da. Bi transizio gune izango dira, T1 eta T2. Hau dela eta, antolakuntzak autobusa jarrito du, partahartzaileak irteerara gerturatzeko.

 

Irteera, Saturraran hondartza eta Ondarruko, hondartza eta portuaren arteko, 2000 metrotako zirkuitu bat osatuz izango da. Igeriketa saioa amaitu ondoren, Saturrarango aparkalekuan kokatuta egongo den lehen transizio gunean, T1-ean, bizikleta hartu eta 90kmtako ibilbideari aurre egin beharko diote. Mutrikutik hasi eta Garain amaitzeko, ondorengo lekuak pasatuz: Ondarru- Berriatua- Mendexa- Lekeitio- Amoroto- Gizaburuaga- Aulesti- Munitibar- Arbatzegi- Gerrikaitz- Mendata- Ajangiz- Mendata- Iurreta- Durango- Izurtza- Mañaria-Abadiño- Garai. Bigarren transizio gunea, T2-a, Garaiko frontoian kokatuko da. Hemen, beren bizikletako utzi eta zapatilak janzteko unea izango dute, 21kmtako oinezko lasterketarekin amaitzeko. 7kmtako asfaltatuta dagoen mendi ibilbide bati 3 itzuli emanez, Garaiko frontoi aurrean kokatuta egongo den helmugara iristeko.

 

 

EXTREME MAN TRIATHLON 113 GETXO

2013/07/07

 

Igandea, Uztailak 7, Getxon, Extreme Man Triathlon 113 Getxo triatloia lastertuko da. Ironman erdia (1900m-90km-21,10km) distantzian. Proba, goizeko 8:30tan hasiko da.

 

Igeriketa saioa, triangelu formako ibilbidea izango da, denera 1,9 kmtakoa. Transizioaren ondoren, bizikleta saioari ekingo diote, 40 kmtako 2 itzuli eman beharko dituztelarik (Getxo-Berango-Sopelana-Urduliz-Plentzia-Maruri-Jatabe-Gatika-Elizalde-Unbe-Laukiz-Getxo) herriak zeharkatuko dituztelarik. Ondoren, oinezko saioari aurre egingo diote, 7 kmtako ibilbide bati 3 itzuli emanez.

 

Info+.:https://www.triatloi.org

Tags: