Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN EUSKADIKO AKUATLOI TXAPELKETA PLENTZIAN

PLENTZIAKO AKUATLOIA

2013/07/13

 

EUSKADIKO AKUATLOI TXAPELKETA

 

Datorren larunbata, uztailak 13, arratsaldeko 18:30tan, Plentziako herrian akuatloia ospatuko da, Euskadiko txapelketa izango da modalitate honetan. Antolakuntzak, parte-hartzaileen muga 150 akuatletetan jarri du. Proba, Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta sprint (2,5km-1km-2,5km) distantzian lastertuko da.

 

Irteera, helmuga eta boxak, Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatuko dira, Plazatxoa plazan, eta bertan materialaren azterketa egingo da. Lehen oinezko lasterketak 2,5kmtako ibilbidea izango du Gazteluondo parkean korrika egingo dutelarik. Lehen trantsizioaren ondoren, akuatletek kilometro batetako igeriketa saioari aurre egin beharko diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren, helmugara iritsi aurretik, proba amaitu aurretik beste 2,5kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik.

 

info.+: https://www.triatloi.org

Tags: