11 Ira ASTEBURU HONETAN EUSKADIN JOKATUKO DEN ZIRKUITUKO ASKENENGO TRIATLOIA BARAKALDON JOKATUKO DA
XIX. BARAKALDOKO TRIATLOIA (2013/09/15)
Datorren igandea, irailak 15, goizeko 11etan, Barakaldon, bere triatloiaren hemeretzigarren edizioa ospatuko da. 2013. urteko Euskal Herriko zirkuitoko azken proba puntuagarria izango da. Sprint (750m-20km-5km) distantzian lastertuko da. Club Triatlón Barakaldok eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.
Bi box bananduta egongo dira. Bata Portuko Darsenan, lehenengo transiziorako eta bestea Barakaldoko San Vicente Kirol Hirian, bigarren transiziorako. Irteera darsenan izango da eta 750mtako igeriketa saioari aurre egin ondoren, triatletek beren bizikletak hartu beharko dituzte, erabat launa izango den 20kmtako bizikleta saioari ekiteko. Kirol Hirira iritsitakoan, eta bigarren transizioa egin ondoren, parte hartzaileek azken atala osotuko dute, 5kmtako oinezko lasterketa. Atal hau, herri barruko ibilbidea izango da, Kirol Hiriko atletismo pistan kokatuta egongo den helmugara heldu aurretik.
Info+.: www.triatloi.org