Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN LEKEITION ETA DONOSTIAN TRIATLOIA

 LEKEITIOKO XXI. TRIATLOIA

2013/06/22

 

Datorren larunbata, ekainak 22, Lekeition, triatloiaren hogeigatabatgarren edizioa ospatuko da.Triatloi hau sprint (750m-21km-5km) distantziakoa izango da. Gainera, 2013. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako puntuagarria izango da.

 

Proba, Garraitz Kirol Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute. Lasterketa, arratsaldeko 16:00tan hasiko da emakumezkoetan eta 16:15 gizonezkoetan.

 

Lasterketaren muina, boxak eta helmuga udaletxe aurrean kokatuko dira, Independentzia Enparantzan. Irteera, Isuntzako hondartzan emango da, lehen igeriketa atalean 750m, lauki formako ibilbidea eginez farora joan-etorria. Lehen trantsizioaren ondoren, parte-hartzaileek 22kmtako bizikleta saio gogorra izango dute Plazakolara joan-etorria, bi portu igo, Oleta eta Plazakolako portuak, %4,26 eta %5,20ko igoera ertain zein maximoak izango dituztelarik urrenez-urren. Proba amaitzeko, 5kmtako oinezko lasterketa izango du herriko kaleetan zehar.

              

 

 

I DONOSTIAKO HERRI TRIATLOIA ETA III FAMILIARRA

2013/06/23

 

Igandea, ekainak 23, Donostian, lehenengo herri triatloia eta hirugarren triatloi familiarra ospatuko dira. Herri triatloia, supersprint (370m-10km-2,5km) distantzian lastertuko da, familiako triatloiak berriz, 150m-4km-1km distantzia izango du. Proba hauek, Triku Kirol Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dituzte.

 

Herri Triatloiaren hasiera goizeko 9:45tan izango da, bi kategorietan. Triatloi Familiarra berriz, eguerdiko 12:00etan hasiko da. Bi probak Ondarreta pasealekuan izango dute beraien irteera, boxak eta helmuga.

 

Kontutan izan behar da, triatloi familiarrean, helburua kirola familian egitea dela, beraz, ez da denborarik hartuko. Familietako kide desberdinek parte hartu dezakete. Probaren helburua kirola familian egitea denez, atal guztiak taldean egingo dira. Probak ez du lehiaketa izaerarik.

 

Info.+: https://www.triatloi.org 

Tags: