Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN ZARAUTZ, DONOSTRI ETA AUTONOMIKOA HITZORDU TRIATLETIKOA

TRIATLOI ZITA HIRUKOITZA IZANGO DA DATORREN ASTEBURUAN:



ZARAUZKO XXVII. TRIATLOIA
2013/06/08
 
GIPUZKOAKO TRIATLOI OLINPIKO BIKOITZ TXAPELKETA
 
Lehenengo zita, larunbata ekainak 8an izango da Zarautzen jokatuko den hogeitazazpigarren triatloiarekin. Proba, Innevento Sports, Zarauzko Triatloi Elkarteak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute. Distantzia olinpiko bikoitzean (1.900m-82km-20km) izango da, eta distantzia honi dagokionez Gipuzkoako txapelketa ere bai.
 
Boxak, Zarauzko itsas pasealekuan kokatuko dira.
 
Irteera, Getariako Malkorbe hondartzatik emango da, 14:00tan emakumezkoena eta 14:15etan gizonezkoena, Itxaso irekian 2,9kmtako igeriketa saioa osotu ondoren Zarautzeko hondartzara iritsiko direlarik.
 
Lehen trantsizioaren ondoren, 82kmtako bizikleta saioari ekingo diote, aurtengoan, Zumaia eta Getaria bitartean, ibilbidean suertatu den zuloa dela eta, ibilbidea aldatu egin behar izan da. 41 kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko zaizkio, 2000 metrotako gain behera eta 38 kmtako igoera duelarik. Itzuli bakoitzean bi igoera gainditu beharko dituzte, bata Andazarrate gaina eta bestea Txurruka gaina. “Drafting”a debekatuta egongo da.
 
Ondoren, boxetara itzuli beharko dute, oinezko 20 kmtako ibilbideari aurre egiteko. Ibilbide hau herrian zehar izango da, denera 3 itzuli osatuz. Boxak – Iger kalea – Kale Nagusia – Udaletxeko enparantza –Lapurdi kalea –itsas pasealekua– Boxak. Helmuga, beste urteetan bezala, Udaletxe aurreko enparantzan kokatuko da.
 
 
DONOSTIAKO VIII. SPRINT TRIATLOIA
2013/06/09
 
GIPUZKOAKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA
 
Bigarren zita, igandea ekainak 9an Donostian izango da, bertan, zortzigarren sprint (750m-20km-5km) triatloia ospatuko delarik. Proba hau, Donostri Triatloi Taldea, Gipuzkoako triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute eta distantzia honi dagokionez Gipuzkoako txapelketa ere.
 
Boxak Eduardo Chillida Hiribidean kokatuko dira. Irteera Ondarretako hondartzan izango da "Pico del Loro"parean, 10:00tan emakumezkoen kategorian eta 10:10ean gizonezkoetan. Igeriketa saioak 750m izango ditu Ondarretako badian zehar igeri eginez. Lehen trantsizioaren ondoren, triatletek 20kmtako bizikleta saioa osotuko dute, boxetatik Usurbil bitartean eta berriro boxetara itzuliz. Proba amaitzeko, bigarren trasizioaren ondoren, oinezko lasterketari aurre egingo diote 5km osatuz boxetatik Club Nauticora, Donostiako Udaletxe parera, joan-etorria eginez, helmuga Ondarretako paseoko lorategien amaieran kokatuko delarik.

 
AUTONOMIEN ARTEKO TRIATLOI TXAPELKETA

2013/06/8

 

Larunbata honetan ere, ekainak 8, Asturiasko Xixon hirian, Espainiako Autonomien arteko Txapelketa  jokatuko da. Txapelketa honetan parte hartzen Euskadiko triatloi selekziokoak izango direlarik Idurre Bilbaoren zuzendaritzapean.

 
info.+: www.triatloi.org
Tags: