Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

DONOSTIAN, ONDITZ MEMORIALAREN HOGEITAZORTZIGARREN EDIZIOAREN BARRUAN, BI TRIATLOI OSPATUKO DIRA

V. EMAKUMEAREN TRIATLOIA

2013/06/29

 

Larunbata ekainak 29, arratsaldean, Donostian, emakumeek bostgarren triatloiaren zita izango dute, poba hau, emakumeentzat bakarrik izango delarik. Antolakuntza, Club Atletiko San Sebastián, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku egongo da. Erabat herrikoia izango da. Proba, super sprint (300m-8km-2km) distantzian lastertuko da.

 

Lasterketaren muina, Onditz Memorialean bezala izango da. Irteera Kontxako hondartzan izango da 15:00tan. Boxeak, Kontxako pasealekuan kokatuko dira, erlojuen parean.

 

Irteera hondartzatik emango da, lehen igeriketa saioan 300mtako joan-etorriko lauki itxurako ibilbidea osotuko dute. Lehen transizioaren ondoren, parte hartzaileek 8km ibilbideari aurre egin beharko diote, ibilbidea herri barrukoa izango delarik. Itzulia Portuetxeko bidean emango dute. Proba amaitzeko, 2kmtako oinezko lasterketa osotuko dute, Kontxako pasealekuari itzuli bat emanez Antiguoko tuneleraino, helmuga Vinuesa Plazan kokatuko delarik.

 

 

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA-XXVIII ONDITZ MEMORIALA

2013/06/30

 

GIPUZKOAKO ETA EUSKADIKO TRIATLOI OLINPIKO TXAPELKETA

 

Igandea, ekainak 30, Donostian berriz, hogeitazortzigarren triatloia ospatuko da estatu mailan historikoena dena. Aurreko ediziotan bezala, distantzia olinpikokoa (1,5km-40km-10km) izango da eta Euskal Herriko triatloi zirkuiturako puntuagarria izateaz gain Gipuzkoako txapelketa izango da, distantzia honetan.

 

Onditz Memoriala, Club Atlético San Sebastiánek, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute. Proban, nazioarte mailan oso ezagunak diren triatletak, bost kontinenteetatik gerturatuko dira eta triatleta popularrekin bat egingo dute bi kategorietan.

 

Irteera goizeko 9,15etan izango da emakumezkoetan eta 9:30tan gizonezko federatuetan eta 9:35tan gizonezko ez federatuetan, Kontxako hondartzan. Boxeak, Kontxako Pasealekuan kokatuko dira, erlojuen parean.

 

Lehen atala, igeriketakoa, 1.500mz osatua egongo da eta badian hiruki formako ibilbidea egin beharko dute. Uretatik irten ondoren, pasealekuan dauden eskaileratatik igoko dira, Hotel Londres parean, lehen trantsizioari hasiera emateko. Trantsizioaren ondoren bizikleta atala hasiko dute, 40km egin beharko dituztelarik, Igaratik irten Oriora hurbildu Añorga, Usurbil eta  Aginaga herriak igaroz, Mendizorrotz Orioko Bentatik igo eta Gipuzkoako hiriburura jaitsi Igeldotik zehar, bigarren trantsizioari ekiteko. Proba amaitzeko 10kmtako oinezko lasterketa osotuko dute, 5kmtako bi itzuli eginez, Haize Orrazia eta Udaletxearen artean. Helmuga, Vinuesa Plazan kokatuko da.

 

info.+.: https://www.triatloi.org

Tags: