Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN AZKOITIAN EUSKADIKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETA JOKATUKO DA

AZKOITIKO XV. DUATLOIA(2014/04/12)

Apirilak 12 larunbata, arratsaldeko 15:15etan, emakumezkoen kategorian eta 15.25etan gizonezkoetan, Azkoitiko duatloiaren hamabostgarren edizioa ospatuko da, Azkoitiko Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Proba hau, distantzia motzekoa (9,9km- 34km-4,5km) izango da. 2014an Euskadin jokatuko den zortzigarren proba puntuagarria izango da Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez eta gainera Euskadiko duatloi motz txapelketa jokatuko da bertan.

 

Boxeak, Herriko Enparantzan kokatuko dira, Oinezko lasterketako saioak, Azkoitiako herrian zehar igaroko dira, lehena 9,9kmtakoa, 3.3kmtako ibilbideari hiru itzuli eman beharko zaizkiolarik eta bigarrena 4,5kmtakoa, 2.25kmtako ibilbideari bi itzuli emanez, hau ere herriko kaleetan zehar, Kale Nagusian  kokatuko den helmugara iristeko. Bi atal hauen artean, bizikleta saioa bete beharko dute. Bizikletan, GI-631 errepidean, Azkoitiatik Zumarragara joan-etorria egin beharko dute, bigarren ataleko 34kmtako ibilbidea bete ondoren, boxetara itzultzeko.

Tags: