ASTEBURU HONETAN BASAURIN DUATLOI DENBORALDIKO LAUGARREN PROBA ETA ISABAN NEGUKO TRIATLOI TXAPELKETA

ASTEBURU HONETAN, IGANDEAN, BI PROBA JOKATUKO DIRA: BIZKAIAN SPRINT DISTANTZIAKO DUATLOIA ETA NAFARROAN EUSKADIKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELKETA.

BASAURIKO XVIII. DUATLOIA (2014/03/9)

Igandea, martxoak 9, goizeko 11tan, K3-Hiru Kirolak Basauriko taldearen eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Basauriko hemezortzigarren duatloia ospatuko da.  Proba, sprint (6,2km-19,9km-2,9km) distantzian lastertuko da, Euskal Herriko duatloi zirkuitorako laugarren proba puntuagarria izango delarik.

Bai irteera zein helmuga lerroa, baita boxeak ere, Artunduaga kiroldegiko pistetan egongo dira kokatuta. Lehen eta hirugarren oinezko lasterketako atalak herriko ibilbidea izango direlarik, 6,2km eta 2,9kmtakoak urrenez urren. Bi oinezko atalen artean, bigarren atalean, 19’9kmtako bizikleta saioaz osatuko da, Basauri, Arrigorriaga eta Zaratamoko herriak zeharkatu beharko dituztelarik.

 

EUSKADIKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELKETA (2014/03/09)

Aldi berean, martxoak 9 igandean, nafarroako Isaba herrian,  Euskadiko Neguko Triatloi Txapelketa jokatuko da.

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.