Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN DEBAN JOKATUKO DA TRIATLOI DENBORALDIKO BIGARREN PROBA

VI. DEBA XTREME TRIATLOIA
2014/05/10

Larunbata honetan, maiatzak 10, Deban, bere triatloiaren seigarren edizioa ospatuko da,  sprint (0,750km-30km-5,2km) distantzian lastertuko delarik. Proba, Deba-Itziar Extreme Kirol Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Euskadin jokatuko den 2014ko Euskal Herriko triatloi zirkuituko bigarren proba puntuagarria izango da.

 

 Proba, goizeko 11:00tan hasiko da emakumezkoen kategorian, eta 11:15tan gizonezkoen kategorian. Lasterketaren muina, boxeak, gurutze gorriaren aurrean dagoen zelaian kokatuko dira. Probaren hasiera, igeriketa saioa, hondartzan izango da, 750mtako zirkuituari aurre egin beharko diotelarik. Boxetatik pasa ondoren, bigarren atalera pasatuko dira, bizikleta saioan 30 kmtako ibilbide gogorra osotu beharko dutelarik. Amaitzeko, hirugarren atala, 5,2 kmtako oinezko lasterketa bete beharko dute, helmugara heldu aurretik, 2,6kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiotelarik.

Tags: