Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN DONOSTIAN, EMAKUMEAREN TRIATLOIA ETA ONDITZ MEMORIALA

VI. EMAKUMEAREN TRIATLOIA

2014/06/28

 

Larunbata ekainak 28, arratsaldean, Donostian, emakumeek seigarren triatloiaren zita izango dute, poba hau, emakumeentzat bakarrik izango delarik. Antolakuntza, Atletiko San Sebastián Kluba, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku egongo da. Erabat herrikoia izango da. Proba, super sprint (300m-8km-2km) distantzian lastertuko da.

 

Lasterketaren muina, Onditz Memorialean bezala izango da, irteera Kontxako hondartzan 15:00etan izango delarik. Boxeak, Kontxako pasealekuan kokatuko dira, erlojuen parean.

 

Irteera hondartzatik emango da, lehen igeriketa saioan 300mtako joan-etorriko lauki itxurako ibilbidea osotuko dute. Lehen transizioaren ondoren, parte hartzaileek 8km ibilbideari aurre egin beharko diote, ibilbidea herri barrukoa izango delarik. Itzulia Portuetxeko bidean emango dute. Proba amaitzeko, 2kmtako oinezko lasterketa osotuko dute, Kontxako pasealekuari itzuli bat emanez Antiguoko tuneleraino, helmuga Vinuesa enparanzan kokatuko delarik.

 

 

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA-XXIX ONDITZ MEMORIALA

2014/06/29

 

EUSKADIKO  ETA GIPUZKOAKO TRIATLOI OLINPIKO TXAPELKETA

 

Igandea, ekainak 29, Donostian berriz, hogeitabederatzigarren triatloia ospatuko da estatu mailan historikoena dena. Aurreko ediziotan bezala, distantzia olinpikokoa (1,5km-40km-10km) izango da eta Euskadin jokatuko den Euskal Herriko triatloi zirkuiturako zazpigarren proba  baliogarria izateaz gain Gipuzkoako  eta Euskadiko Txapelketa izango da distantzia honetan.

 

Onditz Memoriala, Club Atlético San Sebastiánek, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Hiru irteera egongo dira, emakumezkoena eta bi gizonezkoenak. Emakumezkoena goizeko 9:15etan izango da, 9:30etan gizonezkoen lehenengo irteera eta 9:35etan gizonezkoen bigarren irteera, Kontxako hondartzan. Boxeak, Kontxako Pasealekuan kokatuko dira, erlojuen parean.

 

Lehen igeriketako atalaen, 1.500mtako ibilbidea osotu beharko dute, Kontxako badian. Uretatik irten ondoren, pasealekuan dauden eskaileratatik igoko dira, Hotel Londres parean, lehen trantsizioari hasiera emateko. Trantsizioaren ondoren bizikleta atalari aurre egin beharko diote, 40kmtako ibilbidea egin beharko dutelarik, Kontxako pasealekutik irten, Antiguo, eta Berio zeharkatu Zuatzura iristeko. Handik, atzeko errepidetik, Añorga Txikiruntz abiatuko dira gero Oriora joateko, Añorga, Usurbil eta  Aginaga herriak igaroz, Mendizorrotz Orioko Bentatik igo eta Gipuzkoako hiriburura jaitsi Igeldotik zehar, bigarren trantsizioari ekiteko. Proba amaitzeko 10kmtako oinezko lasterketa osotuko dute, Kontxako Pasealekutik irten eta Real Club de Tenis arte joango dira, han itzulia emanez, Atletico San Sebastianeko instalakuntzetaraino, hiru itzuli emanez. Helmuga, Vinuesa Plazan kokatuko da.

Tags: