Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN ERMUKO PROBAREKIN HASIKO DA DUATLOI DENBORALDI BERRIA

ERMUKO V. DUATLOIA (2014/02/08)

Datorren larunbata, otsailak 8, bizkaiko Ermua herriak, bere gain hartuko du 2014 denboraldiko Euskadiko duatloi zirkuitoko lehenengo proba antolatzearen ardura. Proba, sprint (5km, 20km, 2,5km) distantziakoa izango da. Ostots Triatloi Kirol Kluba eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta 2014ko Euskal Herriko duatloi zirkuiturako lehen proba baliagarria izango da.

Arratsaldeko 4etan izango du hasiera. Irteera, helmuga eta boxeak, Cardenal Orbe enparantzan kokatuko dira. Proba, 5km dituen herri barneko 2,5kmtako zirkuituari bi itzuli eginez izango da. Lehenengo transizioaren ondoren, duatletek 20km osotu beharko dituzte bizikleta gainean, 10 kmtako bi itzuli eginez. Bizikleta saioko ibilbidea ondorengoa izango da: Ermua,  Mallabia, San Pedro, Hambreko poligonoa, berriro Ermura itzutzeko. Helmugara iritsi aurretik, azken ataleko oinezko lasterketak 2,5km izango ditu, lehenengo oinezko atalaren ibilbide desberdina izanik.

Tags: