
20 Mai ASTEBURU HONETAN EUSKADIKO TRIATLOI ERDI IRONMAN TXAPELKETA BILBON JOKATUKO DA
IV. BILBAO TRIATHLON
2014/05/24
Datorren larunbata maiatzak 18, Bilboko laugarren triatloia ospatuko da. Tratloi hau, 113 edo erdi Ironman (1,9Km-90Km-21Km) distantzian lastertuko da. Antolakuntza, Innevento Sports eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku dago. Gainera, erdi Ironman distantziari dagokionez, Euskadiko Txapelketa jokatuko da.
Proba, arratsaldeko 13.30etan hasiko da emakumeen kategoriari dagokionez eta 13.35etan gizonezkoen kategoriari dagokionez. Boxeak, Areatzako Parkean kokatuta egongo dira, Arriaga Antzokiaren ondoan eta goizeko 11.00etan irekiko dira.
Irteera, hau da, igeriketa saioaren hasiera, Bilboko Udaletxearen aurrean emango da, Nerbioko itxas adarrean emango da, 1,9kmtako ibilbidea osotu beharko dutelarik, joan etorriko ibilbidea izanik. Guggenheim parera joan eta Areatza parean amaiera emango diotelarik. Ibilbidea, boia eta piraguistez inguratuta egongo da. Bizikleta saioak 90km izango ditu eta drafting-a (erroberan joatea) debekatuta egongo da. Ibilbidea, partzialki itxita egongo da, Bilbotik irten eta Etxebarria parkea, Europa parkea, Etxebarri, Galdakao, Gumuzio auzoa, Aranoltza, Enekuri eta Doña Casilda parkea gurutzatu beharko dituzte, berriro Bilbora itzultzeko. Probari amaiera emateko, azken oinezko lasterketan, hiru itzuli eman beharko dizkiote hiri barneko ibilbide bati, denera 21km osotuz, Areatzako Parkean kokatuta egongo den helmugara iritsi baino lehen.