
13 Mai ASTEBURU HONETAN GORLIZERA TRIATLOIA BUELTAN
GORLIZ BADIAKO VIII. TRIATLOIA
2014/05/18
Igandea, maiatzak 18, bost urtetan ospatu gabe egon ondoren, Gorlizen bere triatloiaren zortzigarren edizioa ospatuko da. Proba, IA Sport Events eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta sprint (750m-23km-5km) distantzian jokatu da, 2014ko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako hirugarren proba puntuagarria izanik Euskadin.
Emakumezkoen lasterketa, goizeko 10tan hasiko da eta gizonezkoena berriz goizeko 10:20an. Boxeak, Gorlizko hondartzako aparkalekuan kokatuko dira. Lehen igeriketa saioan, triatletek 750mtako hiruki formako ibilbide bat osotu beharko dute, hasiera eta amaiera Gorlizko hondartzan izango delarik. Lehen igeriketako saioaren ondoren, 23 kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, oso ibilbide gogorra izanik. Ondorengo herriak pasatu beharko dituzte: Orabilles, Lemoiz, Andrakas, Asteinza, Butrón, Urduliz y Plentzia, berriro Gorliz itzuliz. Bizikelta saioa amaitu ondoren, azken atalera pasatuko dira, oinezko lasterketara. Atal honetan, hondartzako pasealekuan kokatuko den 2,5kmtako ibilbidearei bi itzuli eman beharko dizkiote, 5km osotuz, helmugara heldu aurretik.