ASTEBURU HONETAN OÑATIN GIPUZKOAKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETA JOKATUKO DA

OÑATIKO XXIII. DUATLOIA (2014/03/15)
GIPUZKOAKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETA

Larunbata honetan, martxoak 15, arratsaldeko 15,30etan,  gipuzkoako Oñati herrian, duatloia ospatuko da, Oñatiko Triatloi Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik. Distantzia motzean (10km-40km-5km) lastertuko da, duatloi honen hogeitahirugarren edizioa izango delarik. Denboraldi honetan Gipuzkoako lehen proba eta Euskadin jokatuko den distantzia motzeko lehena. Gainera, Euskal Herriko zirkuiturako bostgarren proba puntuagarria izango da eta bertan Gipuzkoako duatloi motz txapelketa maila absolutuan jokatuko da.

Irteera eta helmuga, baita boxeak ere, Foruen Enparantzan kokatuko dira, udaletxearen aurrean. Proba, lehen atalean, 10kmtako oinezko lasterketaz osatuko da, herrian zeharreko ibilbideari bi itzuli eginez, eta hirugarren atala, 5kmtakoa, ibilbide berari itzuli bat emanez. Bi atal hauen artean, bizikleta saio gogorra bete beharko dute, 40kmtakoa, Oñatitik hasi eta Zubillagarantz, Bergara, Antzuola, Deskargako Portua, Legazpi, Telleriarte, Udanako Portua, berriro, jaitsieraren ostean Oñatira itzultzeko.

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.