
28 Uzt ASTEBURU HONETAN SESTAOKO LEHEN TRIATLOIA IZANGO DUGU
SESTAOKO I. TRIATLOIA
2014/08/03
Igandea, abuztuak 3, Sestaon bere lehen triatloia ospatuko da. Proba, Aurrerantz Sestaoko Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta distantzia olinpikoan (1,5km-31,5km-10km) jokatu da.
Emakumezkoen lasterketa, goizeko 10:30tan hasiko da eta gizonezkoena berriz goizeko 10:45ean. Lehen igeriketako saioa, La Benedicta kaian izango da, 1500 metrotako ibilbidea izango delarik. Ondoren, 31,5kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, oso ibilbide gogorra izanik, La Arboledako 2. mailako portua igo beharko dutelarik. Bizikletako saioa amaitu ondoren, azken atalera pasatuko dira, oinezko lasterketara. Atal honetan, ospe haundia duten La Naval eta Bizkaiko Labe Garaia lantegien albotik pasatuko dira, itsas pasealekutik bukatuta, Bizkaiko Zubia lekuko izango delarik, helmugara heldu aurretik. Iraganeko industria triatloia, Labe Garaia hiru saioetan lekuko izango dena.