ASTEBURU HONETAN SOPELAN JOKATUKO DA DUATLOI DENBORALDIKO BIGARREN PROBA

SOPELAKO IX. DUATLOIA (2014/02/15)

EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA KATEGORIA EZBERDINETAN

Datorren larunbata, otsailak 15, duatloiko zita Sopelan izango da, 2014. Euskal Herriko duatloi zirkuituaren bigarren proba izateaz gain Euskadiko duatloi sprint txapelketa jokatuko da kategoria ezberdinetan. Proba sprint distantzian lastertuko da eta Hirubi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

Irteera, helmuga eta boxeak, Sopelako udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta enparantzan, 250 duatleta inguru espero direlarik. Duatletek, 5,2kmtako oinezko atala, 19,2kmtako bigarren bizikleta saioan eta amaitzeko, helmuga lerrora iritsi aurretik, azken 2,5kmtako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote.

Oinezko bi saioak, osoki, herriko kaleetan zehar igaroko dira. Lehen atalean, partehartzaileek bi itzuliz osatutako ibilbideari aurre egin beharko diote eta bigarren transizioaren ondoren, helmuga lerrora iritsi baino lehenago, beste itzuli bat eman beharko diote ibilbide berberari.

Bizikleta saioan, lehen transizioaren ondoren, Uribe Kostako herri printzipalenetatik igaroko den zirkuitu bati aurren egin beharko diote. Sopelatik irten, Barrika, Plentzia, Urduliz zeharkatuz Sopelara itzultzeko.

Probari, arratsaldeko 16,15 emakumezkoen atalean eta 16,30etan gizonezkoen atalean emango zaio hasiera. 

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.