Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN TRIATLOIAK PASAI DONIBANEN ETA GASTEIZEN IZANGO DITUGU

PASAI DONIBANEKO I.TRIATLOIA

2014/07/12

 

Datorren larunbatean, uztailaren 12an, eguerdiko 15.30etan Pasai Donibaneko lehenengo Triatloia ospatuko da sprinta (0.750km-20km-5km) distantzian. Antolakuntza 2 Event Sport, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da. Proba hau ez da 2014ko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako baliagarria.

 

Boxak Nabaldean kokatuko  dira. Probaren hasiera arraun taldearen egoitza ondoko arranpalatik izango da pasaiako badian 750mtako igeriketa atalarekin. Boxetatik pasa ondoren, bizikleta hartu eta atal honetako 20kmak betetzeko Jaizkibelgo mendate historikoaren igoerari ekingo diote partaideek. Amaitzeko, bizikletak boxetan utzi eta oinezko 5kmtako lasterketa hasiko dute. Lasterka, Pasai Donibanek daukan kale bakarretik ibili beharko dira, 2.5kmko bi itzuli eginez, bere pasartetxoak zeharkatuz, Bizkaia plazan kokatuko den helmugara iritsi baino lehen.

 

TRIATHLON VITORIA GASTEZ

13/07/2014

 

EUSKADIKO TRIATLOI LUZE TXAPELKETA

 

Igandean, uztailak 13an, goizeko 8:00etan hasita eta  irteera desberdinetan, Vitoria-Gasteizko triatloia ospatuko da. Bi proba desberdin izango dira, HALF deiturikoa (1.9km-90km-21km) eta IRON (3.8km-180km-42km) deiturikoa. Gainera, azkenengo hau, Euskadiko distantzia luzeko txapelketa izango da. Probak, Maratlon kirol elkarteak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko ditu.

 

Irteera Landa herrian izango da, lehen igeriketako atala bertako urtegian egingo delarik. Bertan egongo da kokatu T1a edo lehen transizioa. Igeriketako saioa amaitu ondoren, hau da, bizikleta saio hasteko, partehartzaileek beren bizikletak hartu beharko dituzte, Arabako lautada zeharkatuz, Ullibarri Gamboa inguratuz, bigarren transiziora T2ra iristeko. Bigarren transizio hau Olaguibel kalean kokatuko da. Biziketa saioa amaitu ondoren, oinezko lasterketari ekin beharko diote. Oinezko ibilbideak, hiri barneko parke eta oinezko pasealeku desberdinak inguratuko ditu, itzuli desberdinak emanez, Españako plazan kokatuta egongo den helmugara iritsi aurretik.

Tags: