ASTEBURU HONETAN ZORNOTZAN JOKATUKO DA DUATLOI DENBORALDIKO SEIGARREN PROBA

AMOREBIETA-ETXANOKO VI. DUATLOIA (2014/03/23)

Igande honetan, martxoak 23, Extrem-Zornotza Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Amorebieta-Etxanoko seigarren duatloia ospatuko da. Proba distantzia motzean (10km-44km5km) lastertuko da, 2014. urteko Euskal Herriko duatloi zirkuito seigarren proba puntuagarria izango delarik. Probari 10:30tan emakumezkoen kategorian eta 10:45etan gizonezkoetan emango zaio hasiera.

Bai irteera zein helmuga lerroa, baita boxeak ere, Udaletxeko plaza inguruan kokatuko dira. Proba, distantzia motzekoa izango da, lehen eta hirugarren oinezko lasterketako atalak herriko ibilbidean izango direlarik. Lehenengo atalean 10km osatuz eta azkenengo atalean, 5kmtako ibilbidea osatuz helmugaratu baino lehen. Bigarren atala 44kmtakoa izango da, bizikletako ibilbidean, Zornotza, Autzagane, Gorozika, Zugastieta, Ajurias, Urrutxua, Astei, Muniketaz, Pilastra, Iurreta, Pilastra, Euba, Montorra, eta berriz Zornotzara itzuliz.

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.