Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

LARUNBATA HONETAN MUNGIAN JOKATUKO DA EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA KATEGORIA ABSOLUTUAN

MUNGIAKO VI. DUATLOIA (2014/02/22)
EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA KATEGORIA ABSOLUTUAN

Larunbata, otsailak 22, arratsaldeko 16:00etan emakumezkoen kategorian eta 16:15etan gizonezkoetan, Mungian izango da duatloiarekin zita, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Duatloi honen seigarren edizioa izango da eta sprint (5km-21km-2’5km) distantzian lastertuko da.  Hirugarren proba puntuagarria izango da 2014. urteko Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez. Gainera, kategoria absolutoan Euskadiko duatloi sprint txapelketa jokatuko da kategoria absolutuan..

Irteera eta helmuga, baita boxeak ere Mungiako udal polikiroldegian kokatuko dira. Proba, lehen atalean, 5kmtako oinezko lasterketaz osatuko da, herriko ibilbide bati bi itzuli emanez eta hirugarren atalean 2,5kmtakoa, ibilbide berari itzuli bat emanez. Bi atal hauen artean, bizikleta gainean, bigarren atala osatuko dute, 21kmtakoa ibilbide bati bi itzuli emanez, berau 80mtako. Gehieneko desnibela duena Mungian hasi, Arana Goiritar Sabin kaletik Soitxes gurutzera bidean, eskuin aldera itzuliz Ergoiengo gurutzerarte Elgezabal aldera, Elgezabal pasatu ondoren berrriro Mungiako herrira itzuliz, berriro probako leku garrantzitsuenera itzuliz, bigarren itzuli bat emateko.

Tags: