Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN BARAKALDON EUSKAL HERRIKO DUATLOI ZIRKUITUKO HAMARGARREN PROBA JOKATUKO DA

BARAKALDOKO XVI. DUATLOIA
2015/04/12

Igande honetan, apirilak 12an, goizeko 10etan, Club Triatlón Barakaldo eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Barakaldok bere hamaseigarren duatloia antolatuko du. Sprint distantzian (5km-20km-2,5km) lastertuko da. Gainera, Aurten Euskadin jokatzen den hamargarren proba puntuagarria izango da, Euskal Herriko duatloi zirkuituari dagokionez.

 

Boxeak, irteera eta helmuga, San Vicente Kirol Hirian kokatuta egongo dira. Oinezko bi ibilbideak, 5kmtakoa eta 2,5kmtakoa, herri barruko ibilbidean osotuko dira. 20kmtako bizikleta saioko ibilbidea erabat launa izango da, zirkuito bati hiru itzuli eman beharko zaizkiolarik. Hau horrela, lasterketa eskuratzeko orduan,  Kirol Hiriko atletismo pistetan  izango den helmuga lerrora heldu arte, borroka gogorra espero da, launean adituak direnen artean.

Tags: