
17 Mar ASTEBURU HONETAN, GERNIKAN ETA ZORNOTZAN DUATLOIAK, ETA NEGUKO TRIATLOI BAT JOKATUKO DIRA
GERNIKA-LUMOKO NAZIOARTEKO XX. DUATLOIA
2015/03/21
Larunbata honetan, martxoak 21, Gernika-Lumoko hogeigarren duatloia lastertuko da, IA Sport Event, Urdaitri Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Proba, distantzia motzean (10km-40,7km-5km) lastertuko da, aurtengoan Euskadin jokatzen den Euskal Herriko zirkuiturako zazpigarren proba puntuagarria izango delarik.
Emakumezkoen lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, gizonezkoen irteera berriz, arratsaldeko 16:05etan. Partehartzaileek oinezko lasterketaren 10kmko lehenengo atalari aurre egiteko, lau itzuli osotu beharko dituzte Gernika-Lumoko kaleetan zehar, 40,7kmtako bizikleta saioarekin jarraituko dute, Urdaibaiko biosfera erreserba naturalaren paraje zoragarriak medio eta amaitzeko beste 2,5kmtako bi itzuli eman beharko dituzte, azken 5km oinezko lasterketari aurre egiteko, hau dena, Junta Etxea eta Gernikako Arbolaren inguruan.
AMOREBIETA ETXANOKO VII. DUATLOIA
2015/03/22
Igande honetan, martxoak 22, Extrem-Zornotza Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Amorebieta-Etxanoko zazpigarren duatloia ospatuko da. Proba distantzia motzean (10km-44km5km) lastertuko da, 2015. urteko Euskal Herriko duatloi zirkuito zortzigarren proba puntuagarria izango delarik.
Proba, 10:15etan emakumezkoen kategorian eta 10:45etan gizonezkoetan hasiko da. Irteera lerroa San Miguel kalean kokatuko da eta helmuga lerroa Zelaieta parkean, dena Udaletxeko plaza inguruan, baita boxeak ere. Proba, distantzia motzekoa izango da, lehen eta hirugarren oinezko lasterketako atalak herriko ibilbidean izango direlarik. Lehenengo atalean 10km osatuz eta azkenengo atalean, 5kmtakoa, helmugaratu baino lehen. Bigarren atala 44kmtakoa izango da, bizikletako ibilbidean, Zornotza, Autzagane, Gorozika, Zugastieta, Ajurias, Urrutxua, Astei, Muniketaz, Pilastra, Iurreta, Pilastra, Euba, Montorra, eta berriz Zornotzara itzuliz.
EUSKADIKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELKETA
2015/03/22
Aldi berean, martxoak 22 igandean, nafarroako Isaba herrian, Euskadiko Neguko Triatloi Txapelketa jokatuko da.