
11 Mai ASTEBURU HONETAN GORLIZEN EUSKAL HERRIKO TRIATLOI ZIRKUITUKO BOSGARREN PROBA
GORLIZ BADIAKO IX. TRIATLOIA
2015/05/17
Igandea, maiatzak 17, Gorlizen, bere triatloiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da. Proba, IA Sport Events eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta sprint (750m-28,5km-5km) distantzian jokatu da, 2015ko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako bostgarren proba puntuagarria izanik Euskadin.
Emakumezkoen lasterketa, goizeko 10tan hasiko da eta gizonezkoena berriz goizeko 10:10ean. Boxeak, Gorlizko hondartzako aparkalekuan kokatuko dira. Lehen igeriketa saioan, triatletek 750mtako hiruki formako ibilbide bat osotu beharko dute, hasiera eta amaiera Gorlizko hondartzan izango delarik. Lehen igeriketako saioaren ondoren, 28,5 kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, oso ibilbide gogorra izanik. Ondorengo herriak pasatu beharko dituzte: Arrmintza, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Lemoiz, berriro Gorlizera itzuliz. Bizikelta saioa amaitu ondoren, azken atalera pasatuko dira, oinezko lasterketara. Atal honetan, hondartzako pasealekuan kokatuko den 2,5kmtako ibilbidearei bi itzuli eman beharko dizkiote, 5km osotuz, helmugara iritsi aurretik