
20 Uzt IGANDEAN GETXON JOKATUKO DA TRIATLOI ZIRKUITUKO HAMAIKAGARREN PROBA
GETXOKO II. TRIATLOIA-AGUSTÍN UGARTE MEMORIALA
2015/07/26
Igandea, Uztailak 26, Getxoko bigarren triatloia ospatuko da, Agustin Ugarte memorala izango delarik. Distantzia olinpikoan (1500m-40km-10km) lastertuko da eta Getxotri Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Euskadin jokatzen den 2015. Euskal Herriko zirkuiturako baliagarria izango den hamaikagarren proba izanik.
Probaren hasiera, arratsaldeko 14:00etan izango da emakumezkoentzat eta 14.15etan gizonezkoentzat. Igeriketa saioak, 1,5km izango ditu, hasiera itsasadarrean, Bizkaia Zubiaren parean emango zaiolarik, itsas alderuntz abiatuz, seinalizatutako bi buia egongo dira eta hauek ezker aldera utziz, Areetako hondartzara iritsiko dira, boxeak, han inguruan kokatuko direlarik. Lehen transizioaren ondoren (T1), bizikleta saioari ekingo diote, honek 40km izanik, hondartzatik irten eta Bilboko norabidean Rontegiko Zubia, Asua, Umbe, Loiu, Gatika, Laukiz (bertan Agustin Ugarteren oroimenezko arkua egongo delarik), Butroi, Urduliz, Unbeko Gaina, Leioa, Astrabudua, berriro Getxora itzultzeko, Itsasadarreko errepidetik Bigarren transizioaren ondoren (T2), oinezko lasterketari ekingo diote, 5kmtako bi itzuli osotu beharko dituztelarik. Boxeak, Ereagako hondartza eta Bizkaia Zubiaren tartean, amaiera Bizkaia Zubian izanik, bertan egongo bait da helmuga.
Twitter: #MemorialAgus
Jon Alegria