
19 Uzt LARUNBATA HONETAN EUSKADIKO AKUATLOI TXAPELKETA BILBON
BILBOKO ITSASADAR II. AKUATLOIA
2015/07/25
Datorren larunbata, uztailak 25, goizeko 10:00etan, Bilboko itsas adarrean, bigarren akuatloia ospatuko da. Proba, Onesportone Kirol Elkarteak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta honako distantzian lastertuko da: 2000m-800m-2000m. Gainera, modalitate honi dagokionez, Euskadiko Txapelketa ospatuko da.
Irteera, helmuga eta boxak, Uribitarte Moilaren parean kokatuko dira, bertan materialaren kontrola egingo delarik. Lehen oinezko lasterketak 2kmtako ibilbideari aurre egin beharko diote, Itsas adarrarekiko paralelo dagoen ibilbide bati bi itzuli emanez. Lehen trantsizioaren ondoren (T1), akuatletek 800mtako igeriketa saioari aurre egin beharko diote, itsas adarrean joan etorriko ibilbidea osotuz, Kalatraba Zubi parera joan etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren (T2), helmugara iritsi aurretik, eta lasterketa amaitzeko, beste 2kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik.
Bilboko bigarren itsas adarreko akuatloiaren barne, beste bi proba ere antolatu dira, disziplina hau probatu nahi duen orok, parte hartzeko aukera izan dezan. Horrela, goizeko 11:30etan promesek izango dute aukera. Hauek 200mtako igeriketa saioa osotuko dute lehenik, gero, bigarren atalari, 500mtako oinezkoari ibilbidearekin proba amaitu ahal izateko. Goizeko 11:45etan berriz, Akuatloi herrikoia izango da, federatu gabe daudenentzat pentsatua. Hauek, 1000m oinezko lasterketan, 400m igeriketan eta 1000m oinez egin beharko dituztelarik.
Twitter: #BilboAkua15
Jon Alegria