Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

LARUNBATA HONETAN ONDARROAN ZIRKUITUKO AZKENENGO TRIATLOIA JOKATUKO DA

ONDARROAKO XX. TRIATLOIA-GERARDO SAIZ IX. MEMORIALA
2015/09/26

Datorren larunbata, irailak 26, hogeigarren Ondarroako triatloia ospatuko da, Gerardo Saiz, Ondarroako triatloiaren "alma mater"aren oroimenez bederatzigarrena izango delarik. Proba,  distantzia olinpikoa (1,5km-35,5km-10,2km)  izango da Ondarroako Koaxi SConcept eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta 2015. Euskal Herriko zirkuitorako azken proba  baliagarria izango da.

              

Emakumezkoen irteera 15:30etan eta gizonezkoena 15:40etan izango da. Boxak, Itxas Aurre enparantzan kokatuko dira. Lehen atala, 1.500mtako igeriketa saioan izango da, beronen hasiera Arrigorri hondartzan eginik, badian igeri egin ondoren, Artibai ibaian gora igeri egingo da eta portuko sarrera igaro ondoren, Calatrava zubiko  eskaileretatik irtenez. Lehen transizioaren ondoren (T1), bizikleta saioak 35,5kmtako ibilbidea izango du, hau gogorra izango delarik, Lekeitiorako itsas bidea zeharkatuz, Zubi Barriko biribilgunea pasatu, Berriatua, Milloi gaina, Oleta, Ispasterrerako bidea hartu, Gardatako auzora jeitsi, Lekeitiotik Ondarroara itzultzeko. Bigarren transizioaren ondoren (T2), azken oinezko lasterkateri ekingo diote, 10,2kmtako ibildide launa izango delarik, hiru itzuli herrian emanez, Kamiñazpiko parkearen hasieran buelta emanez. Helmuga Itsas Aurreko pasealekuan kokatuko da.

 

Twitter: #OndarroaTri15

 

Jon Alegria

Tags: