
28 Api OSTIRAL HONETAN TRIATLOI ZIRKUITUAREN ESTRENUA GETARIAN
GETARIAKO I. TRIATLOIA
2015/05/01
Ostirala, maiatzak 1, Getariako lehenengo triatloia ospatuko da, 2015. Euskal Herriko zirkuituaren barruan, Euskadin jokatuko den zirkuitoko lehen triatloia izango delarik. Proba, sprint distantziakoa izango da (0,750km-20km-5km), eta Herriko taldea den Getaitri Triatloi Klubak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.
Lasterketaren muina eta boxeak Getariako portu inguruan kokatuko dira. Emakumezkoen lasterketaren hasiera 16:00tan izango da eta gizonezkoena 16:10ean.
Irteera, Getariako hondartzan emango da eta triatletek lauki luze itxura duen 750mtako igeriketa saioari aurre egin beharko diote. Ondoren, portuan kokatuta egongo diren boxeetara gerturatu beharko dute, 20kmtako bizikleta saioa hasi aurretik. Bigarren atal honetan, Getariatik irten eta Garate gainetik Meagas alderuntz joango dira, handik Oikia eta Zumaia zeharkatu ondoren, N-634 errepidetik Getariako boxetara hurbiltzeko. Probari amaiera emateko, bigarren trantsizioaren ondoren, partehartzaileek azken oinezko lasterketako atalari aurre egin beharko diote 5kmtako herri barruko ibilbidea osotuz, bertan, 2.5kmtako 2 itzuli eman beharko dituztelarik, Udaletxe inguruan kokatuta izango den helmugara iristeko.