Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

2016 DENBORALDIA HASTERA DOA

Hurrengo asteburuan, otsailak 14, Euskadiko duatloi denboraldi berria hasiko da.

 

Euskadiko Triatloi federazioak antolatutako probei bagagozkio, hogeitahemeretzi izango dira ospatuko direnak, bai duatloian zein triatloian baita akuatloian eta duatloi krosean zein triatloí krosean ere, neguko triatloia ahaztu gabe, Euskadi osoan zehar, otsailean hasi eta urriaren azkenengo astebururarte.

 

Duatloi denboraldiak, hamabi proba izango ditu, distantzia sprint, motz, erdi eta luzean, lasterketak otsaila, martxoa, apirila eta irailean ospatuko direlarik. Zortzi Bizkaian eta lau Gipuzkoan. Zirkuituarekin batera, Euskadiko duatloi txapelketak jokatuko dira sprint distantziakoa Basaurin, distantzia motzekoa Oñatin eta distantzia luzekoa Aizarnazabalen.

 

Triatloi denboraldiari bagagozkio, apirilak 30ean hasiko da eta irailean emango zaio amaiera. Hilabete hauetan, hogeitabat proba ospatuko dira. Bederatzi Bizkaian, hamaika Gipuzkoan eta bat Araban. Zirkuitoarekin batera, modalitate guztietako Euskadiko triatloi Txapelketak jokatuko dira. Sprint distantzian Lekeition jokatuko da, distantzia olinpikoa Ondarroan, erdi distantzia Bilbon eta distantzia luzekoa Gasteizen. Distantzia luzeak ere bere lekua izango du, Bizkaian Bilbon, Gipuzkoan Zarautzen eta Araban Gasteizen. Triatloi hauez gain,  Donostian, Emakumeen Triatloia ospatuko da.

 

Akuatloiei bagagozkio, hiru proba jokatuko dira, hirurak Bizkaian lastertuko direlarik. Euskadiko akuatloi Txapelketa Plentzian jokatuko da. Duatloi kroseko proba bakarra lastertuko da, Bizkaiako Barakaldo herrian eta triatloi krosean ere proba bat jokatuko da, Arabako Legution. Neguko triatloiari bagagozkio, proba bat lastertuko da, Nafarroako Isaban, bertan Euskadiko neguko triatloi Txapelketa jokatuko delarik.

 

Twitter: #Triatloia16

JON ALEGRIA

Tags: