Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

BERMEON JOKATUKO DA DENBORALDIKO BIGARREN TRIATLOIA

X. BERMEOKO CAMPOS TRIATLOIA
RAFA MEMORIALA
2016/05/07

Larunbata, maiatzak 7, Bermeoko hamargarren triatloia ospatuko da, 2016. Euskal Herriko zirkuituaren barruan, Euskadin jokatuko den zirkuitoko bigarren triatloia izango delarik.

 

Sprint distantziakoa izango da (0,750km-24km-5km). Herriko taldea den Aritzatxu Triatloi Taldeak, IA Sportevent eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute. Gainera, Du Tri Iasport kopako bigarren proba puntuagarria izango da.

 

Lasterketaren muina, helmuga eta boxeak Mikel Deunaren enparantzaren ingurunean kokatuko dira. Emakumezkoen probaren hasiera 16:00tan izango da eta gizonezkoena 16:10ean.

 

Irteera, Portu Zaharrera bideratzen duen tartean kokatuko da eta 750mtako igeriketa saioa osatu ondoren, boxeetara gerturatu beharko dute, hauek Portu Zaharreko sarreran kokatuko direlarik.

 

Lehen trantsizioaren (T1) ondoren, triatletek bizikleta saioari ekin beharko diote, 24kmtako ibilbideari aurre eginez, Bakiora joan-etorria.

 

Probari amaiera eman eta helmugara iritsi baino lehen, bigarren trantsizioaren (T2) ondoren, partehartzaileek  azken oinezko lasterketako atalari aurre egin beharko diote 5kmtako ibilbidea osotuz portu inguruan.

 

info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=267

 

Twitter: #BermeoTri16

 

Jon Alegria

Tags: