
28 Ots IGANDEAN BASAURIN EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA
BASAURIKO XX. DUATLOIA
2016/03/06
EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA
Igandea, martxoak 6, goizeko 11tan emakumezkoetan eta 11.15etan gizonezkoetan, Egurre K3 Kirolak Basauriko taldearen eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Basauriko hogeigarren duatloia ospatuko da. Proba, sprint (6,2km-19,9km-2,9km) distantzian lastertuko da eta Euskadin Euskal Herriko duatloi zirkuitorako laugarren proba puntuagarria izango delarik. Gainera, 2016. urteko Euskadiko duatloi Sprint txapelketa jokatuko da.
Bai irteera zein helmuga lerroa, baita boxeak ere, Artunduaga kiroldegiko pistetan kokatuko dira. Lehen eta hirugarren oinezko lasterketako atalak herriko ibilbidea izango dute, 6.2km eta 2.9kmtakoa urrenez urren. Bi oinezko atalen artean, bigarren atalean, 19.9kmtako bizikleta saioaz osatuko da.
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=258
Twitter: #BasauriDu16
Jon Alegria