
18 Ira IRAILAK 24an EMAKUZMEKOEN TRIATLOI HITZORDUA DONOSTIAN IZANGO DA
8. EMAKUMEZKOEN TRIATLOIA
2016/09/24
Larunbata irailak 24, Donostian, emakumeek zortzigarren triatloiarekin zita izango dute, poba hau, emakumeentzat bakarrik izango delarik.
Antolakuntza, Atletiko San Sebastián Kluba, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku egongo da eta erabat herrikoia izango da. Proba, super sprint (300m-8km-2km) distantzian lastertuko da.
Lasterketaren muina, Onditz Memorialean bezala izango da, irteera Kontxako hondartzan 15:00etan izango delarik. Boxeak, Kontxako pasealekuan kokatuko dira, erlojuen parean.
Irteera hondartzatik emango da, lehen igeriketa saioan 300mtako joan-etorriko lauki itxurako ibilbidea osotuko dute.
Lehen transizioaren ondoren (T1), parte hartzaileek 8km ibilbideari aurre egin beharko diote, ibilbidea herri barrukoa izango delarik. Itzulia Portuetxeko bidean emango dute.
Proba amaitzeko, bigarren transizioaren ondoren (T2), 2kmtako oinezko lasterketa osotuko dute, Kontxako pasealekuari itzuli bat emanez Antiguoko tuneleraino, helmuga Vinuesa Enparanzan kokatuko delarik.
Twitter: #EmakumeTri16
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=ca&idPrueba=270
Jon Alegria