Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IRAILAK 25ean ONDITZ TRIATLOIAK EUSKADIKO TRIATLOI DENBORALDIA ITXIKO DU

31. ONDITZ OROITUZ TRIATLOIA
2016/09/25

Igandea, irailak 25, Donostian berriz, hogeitahamaikagarren triatloia ospatuko da Estatu mailan historikoena dena.

 

Distantzia olinpikokoa (1,5km-40km-10km) izango da eta 2016ean Euskadin jokatuko den Euskal Herriko triatloi zirkuiturako azken proba  baliogarria izateaz gain, Gipuzkoako Txapelketa izango da distantzia honetan.

 

Onditz Oroituz, Atletiko San Sebastian Klubak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Emakumezkoen irteera, goizeko 8:15etan izango da, gizonezkoena berriz 8:30etan, Kontxako hondartzan. Boxeak, Kontxako Pasealekuan kokatuko dira, erlojuen parean.

 

Lehen igeriketako atalaen, 1.500mtako ibilbidea osotu beharko dute, Kontxako badian. Uretatik irten ondoren, pasealekuan dauden eskaileratatik igoko dira, Hotel Londres parean, lehen trantsizioari hasiera emateko (T1).

 

Trantsizioaren ondoren bizikleta atalari aurre egin beharko diote, 40kmtako ibilbidea egin beharko dutelarik, Kontxako pasealekutik irten, Antiguo, eta Berio zeharkatu Zuatzura iristeko. Handik, atzeko errepidetik, Añorga Txikiruntz abiatuko dira gero Oriora joateko, Añorga, Usurbil eta  Aginaga herriak igaroz, Mendizorrotz Orioko Bentatik igo eta Gipuzkoako hiriburura jaitsi Igeldotik zehar, bigarren trantsizioari ekiteko (T2).

 

Proba amaitzeko 10kmtako oinezko lasterketa osotuko dute, Kontxako Pasealekutik irten eta Real Club de Tenis arte joango dira, han itzulia emanez, Atletico San Sebastianeko instalakuntzetaraino, hiru itzuli emanez. Helmuga, Vinuesa Plazan kokatuko da.

 

Twitter: #OnditzTri16

 

Info.+.: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=268

 

Jon Alegria

Tags: