
12 Mar LARUNBATA HONETAN DURANGON JOKATUKO DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUKO SEIGARREN DUATLOIA
DURANGOKO IX. DUATLOIA
2016/03/19
Larunbata martxoak 19, Durangoko IX. duatloia ospatuko da. Distantzia motzekoa (10km-35km-5km) izango da. Antolakuntza, herriko taldea den Mugarra Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku egongo da. Proba, Euskadin jokatzen den 2016ko Euskal Herriko duatloi zirkuitorako seigarren proba puntuagarria izango da.
Lasterketa, arratsaldeko 15:30etan emakumezkoen kategorian eta 15:40tan gizonezkoen kategorian hasiko da. Boxeak, irteera eta helmuga Ezkurdi Enparantzan kokatuko dira.
Oinezko lehen atala, 10kmtakoa izango da eta herri barruko ibilbide bat osotu beharko dute. Lehen atala amaitu ondoren, lehen transizioa (T1) pasatuz, bigarren atalari, bizikleta saioari aurre egin beharko diote, 35kmtako ibilbidea osotuz, Durango, Abadiño, Elorrio, Berriz, Abadiño, Iurreta, berriro Durangoran itzutzeko. Bigarren atalaren ostean, bigarren transizioa (T2)a eta gero oinezko azken atalari aurre egin beharko diote, 5 kmtako oinezko saioa betez, helmugara iristeko .
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=260
Twitter:#DurangoDu16
Jon Alegria