Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

LARUNBATEAN EIBARREN GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPWELKETA JOKATUKO DA

XXV. EIBARKO DUATLOIA
2016/03/05

GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA

Datorren larunbata martxoak 5, Eibar Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak, Eibarko duatloiaren hogeitabostgarren edizioa antolatuko dute. Eukadin jokatzen den hirugarren proba puntuagarria izango da Euskal Herriko duatloi zirkuitoari dagokionez eta sprint distantzian (5km-19km-2,5km) lastertuko da. Gainera, Gipuzkoako duatloi sprint txapelketa jokatuko da.

 

Proba, arratsaldeko 16:45etan hasiko da emakumezkoen kategorian eta 16:48etan gizonezkoetan. Lehen oinezko lasterketan, 5kmko ibilbideari aurre egin beharko diote, ondoren, 19km bizikleta saioa osotu beharko dute eta amaitzeko oinezko lasterketako beste 2,5km bete beharko dituzte. Lasterketaren muina, Untzaga Plazaren inguruan kokatuko da, bertan irteera, helmuga eta boxeak kokatuko bait dira.

Oinezko bi lasterketak, herriko kaleetatik igaroko dira. Lehen atalean hiru itzuli eman beharko dituzte eta hirugarrean, itzuli bat egin beharko dute. Oinezko bi atalen artean, duatletek 19kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, hiri armagina inguratzen duen bariantea zeharkatuz.

Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=266

Twitter: #EibarDu16

Jon Alegria

Tags: