
08 Mai MAIATZAK 21ean SANTURTZI OSPATUKO DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN BOSGARREN TRIATLOIA
SANTURTZIKO IV. TRIATLOIA
2016/05/21
Larunbata honetan, maiatzak 21, Santurtziko laugarren triatloia ospatuko da. Sprint (750m-20km-5km) distantzian lastertuko da.
Antolakuntza, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da. 2016. urteko Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez bostgarren proba puntuagarria izango da Euskadin. Gainera, DuTri Kopari dagokionez, laugarren proba puntuagarria izango da.
Proba, arratsaldeko 16:00tan hasiko da emakumezkoen kategorian, eta 16:10etan gizonezkoen kategorian eta ezkerraldeko herri honetako portu aldean igaroko da.
Boxak eta helmuga, Santurtziko KUEko atletismoko pistetan kokatuta egongo da.
Igeriketako 750m-ak, kirol portua inguratuz osatuko dira.
Lehen atalaren (T1) aren ondoren 10kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, portuaren aldameneko ibilbide laun bati bi itzuli emanez.
Azken atalean, bigarrren transizioaren (T2) aren ondoren oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, 2,5kmtako ibilbideari bi itzuli emanez portuko pasealekuan, helmugara iritsi aurretik.
info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=275
Twitter: #SanturtziTri16
Jon Alegria