Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

MAIATZAK 28an BILBON OSPATUKO DA BERE SEIGARREN TRIATLOIA OLINPIKO ETA ERDIA DISTANTZIAN

VI. BILBAO TRIATHLON
2016/05/28

Larunbata, maiatzak 28, Bilboko seigarren triatloia ospatuko da. Tratloi hau erdi (1,9km-90km-21km) distantzian lastertuko da. Antolakuntza, Innevento Sports eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku dago.

 

Proba, goizeko 10:00etan hasiko da emakumeen kategoriari dagokionez eta 10:05etan gizonezkoen kategoriari dagokionez. Boxeak, Areatzako Parkean kokatuta egongo dira, Arriaga Antzokiaren ondoan eta  goizeko 7:.00etan irekiko dira.

 

Irteera, Bilboko Udaletxearen aurrean emango da, Nerbioko itxas adarrean, 1,9kmtako igeriketa saioa osotu beharko dutelarik, joan etorriko ibilbidea izanik. Guggenheim parera joan eta Areatza parean amaiera emango diote. Ibilbidea, boia eta piraguistez inguratuta egongo da.

 

Lehenengo transizioaren (T1) ondoren, 90kmtako bizikleta saioari aurre egingo diote. Atal honetan drafting-a (erroberan joatea) debekatuta egongo da. Ibilbidea, partzialki itxita egongo da. Areatzarik  irten eta Etxebarria parketik Galdakaora, Galdakaoko Gumuzio auzotik pasatuko dira, gero Larrabetzura joateko. Ondoren Vivero igo beharko dute, Enekuriko tuneletatik pasa eta Unibertsitateko etorbidean jarraituz, Areatzara iristeko

 

Bigarren transizioaren (T2) ondoren, probari amaiera emateko, azken oinezko lasterketan, hiru itzuli eman beharko dizkiote, itsas adarra zeharkatzen duen hiri barneko ibilbide bati, denera 21km osotuz, Guggenheim museoa, Euskalduna Jauregia eta Iberdrola Dorrea pasatuz, Areatzako Parkean kokatuta egongo den helmugara iritsi baino lehen.

 

Info+.: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=233

 

 

Bilboko triatloiaren barruan, aurten distantzia olinpikoko (1,5km-40km-10km) triatloia egongo da. Porba hau goizeko 9:00tan hasiko da emakumezkoen kategorian eta 9:05etan gizonezkoetan.

 

Lehen igeriketa saioan, triatletak ria bertatik aterako dira igerian eta 1,5kmtako  joan etorriko ibilbideari aurre egin beharko diote.

 

Lehen transizioaren (T1) ondoren, 40kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote. Bilbotik irten eta Etxebarria parkera joango dira, Europa parketik pasako dira Etxebarriruntz joateko. Han Galdakorako norabidea hartuko dute, Gumuzio auzoa pasatuz. Erletxeko biribilgunetik pasatu eta gero, Viveroko gaina igoko dute ondoren Enekurira joango dira. Unibertsitateen etorbidea hartuko dute, Areatzara iristeko. Han hirugarren atalari aurre egin beharko diote

 

Bigarren transizioaren (T2) ondoren, 10kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, trafikoarentzat itxita egongo den ibilbidea izango da eta bi itzuli izango ditu, bat luzea, Udaletxeko zubitik irten, Uribitarteko pasealekua pasatu, Guggenheim Museoa, Pedro Arrupe Zubia, Unibertsitateen Etorbidea, Volantin Pasealekua, berriro Udaletxera itzultzeko, han bigarren itzuliari aurre egingo diote, motzagoak izango dena, ondoren Areatzan kokatuta egongo den helmugara iristeko.

 

+info.: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=235

 

Twitter: #BT16

 

Jon Alegria

Tags: