
03 Uzt UZTAILAK 16an MUTRIKUN BERE LAUGARREN TRIATLOIA JOKATUKO DA
MUTRIKUKO IV. SPRINT TRIATLOIA
2016/07/16
Larunbata, uztailak 16, Mutrikuko laugarren triatloia ospatuko da. Sprint (750m-18,6km-5km) distantzian lastertuko da.
Proba, Talaixa Triatloi Kluba, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da, eta 2016. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuitorako hamabigarren proba puntuagarria izango da.
Lasterketa, arratsaldeko 15:30etan hasiko da emakumezkoen kategorian eta 15:40etan gizonezkoen kategorian. Boxeak Mutrikuko hondartza munizipaleko kantina kokatzen den lautadan egongo dira.
Irteera Mutrikuko marea naturalak sortzen diren aldameneko ranpan emango da. Lehen igeriketa saioan, hiru builaz mugatuta egongo den ibilbidea osotu beharko dute, builak inguratuaz, 750 metroak osatzeko.
Lehen transizioaren (T1)aren ondoren, 18,6kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, ibilbide gogor bati aurre eginez.
Amaitzeko, bigarren transizioa (T2) osotu ondoren, 5kmtako oinezko saioari bete beharko dute, portu inguruko kaleetan zehar.
Twitter: #MutrikuTri16
info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=284
Jon Alegria