Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

UZTAILAK 23 LARUNBATEAN GETXON JOKATUKO DA BERE TRIATLOIAREN HIRUGARREN EDIZIOA

GETXOKO III. TRIATLOIA-AGUSTÍN UGARTE MEMORIALA
2016/07/23

Larunbata, Uztailak 23, Getxoko hirugarren triatloia ospatuko da, Agustin Ugarte memorala izango delarik. Distantzia olinpikoan (1500m-40km-10km) lastertuko da eta  Getxotri Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Euskadin jokatzen den 2016. Euskal Herriko zirkuiturako baliagarria izango den hamaihirugarren proba izanik.

 

Probaren hasiera, emakumezkoetan arratsaldeko 17:00etan eta 17:15etan gizonezkoetan izango da.

 

Igeriketa saioak, 1,5km izango ditu, hasiera itsasadarrean,  Bizkaia Zubiaren  parean emango zaiolarik, itsas alderuntz abiatuz, seinalizatutako bi buia egongo dira eta hauek ezker aldera utziz, Areetako hondartzara iritsiko dira, boxeak, han inguruan kokatuko direlarik.

 

Lehen transizioaren ondoren (T1), bizikleta saioari ekingo diote, honek 40km izanik, hondartzatik irten eta Bilboko norabidean Rontegiko Zubia, Asua, Umbe, Loiu, Gatika, Laukiz (bertan Agustin Ugarteren oroimenezko arkua egongo delarik), Butroi, Urduliz, Unbeko Gaina, Leioa, Astrabudua, berriro Getxora itzultzeko, Itsasadarreko errepidetik

 

Bigarren transizioaren ondoren (T2), oinezko lasterketari ekingo diote, 5kmtako bi itzuli osotu beharko dituztelarik. Boxeak, Ereagako hondartza eta Bizkaia Zubiaren tartean, amaiera Bizkaia Zubian izanik, bertan egongo bait da  helmuga.

 

Twitter: #MemorialAgus

 

Info+.: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=278

 

Jon Alegria

Tags: