
17 Eka UZTAILAK 2an EUSKADIKO AKUATLOI TXAPELKETA JOKATUKO DA PLENTZIAN
PLENTZIAKO XIII. AKUATLOIA
2016/07/02
Datorren larunbata, uztailak 2, eguerdiko 13:30etan emakumezkoen kategorian eta 13:40etan gizonezkoetan, Plentziako herrian bere hamahirugarren akuatloia ospatuko da. Antolakuntzak, parte-hartzaileen muga 150 akuatletetan jarri du. Gainera, 2016 urteko Euskadiko akuatloi txapelketa izango da.
Proba, Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta sprint (2,5km-1km-2,5km) distantzian lastertuko da.
Irteera, helmuga eta boxak, Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatuko dira, Plazatxoa enparantzan, eta bertan materialaren azterketa egingo da.
Lehen oinezko lasterketak 2,5kmtako ibilbidea izango du Gazteluondo parkean korrika egingo dutelarik.
Lehen trantsizioaren (T1)aren ondoren, akuatletek kilometro batetako igeriketa saioari aurre egin beharko diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez.
Bigarren trantsizioaren (T2)aren ondoren helmugara iritsi aurretik, proba amaitzeko beste 2,5kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik.
Twitter: #PlentziAkua16
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=277
Jon Alegria