Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ALDAKETA HANDIAK DITUEN 2017 DENBORALDIA HASTERA DOA

Otsailak 12an Euskadiko triatloi denboraldi berria hasiko da

Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako probei bagagozkio, berrogei izango dira ospatuko direnak, bai duatloian zein triatloian baita akuatloian eta duatloi krosean zein triatloí krosean ere, neguko triatloia ahaztu gabe, Euskadi osoan zehar, otsailean hasi eta irailaren azkenengo astebururarte.

 

Aurtengoan, Euskal Herriko zirkuitua desagertzen da eta Euskadiko zirkuitoa izango da bakarrik, bai duatloian eta triatloian ere: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan jokatzen diren probak bakarrik izango dira zirkuiturako baliagarri. Gainera proba hauetan triatleta federatuak soilik parte hartu ahal izango dute.

 

Duatloi denboraldiak, hamaika proba izango ditu, distantzia sprint, motz, erdi eta luzean, lasterketak otsaila, martxoa eta apirilean ospatuko direlarik. Zazpi Bizkaian eta lau Gipuzkoan. Zirkuituarekin batera, Euskadiko duatloi txapelketak jokatuko dira sprint distantziakoa Eibarren, distantzia motzekoa Oñatin eta distantzia luzekoa Aizarnazabalen.

 

Triatloi denboraldiari bagagozkio, apirilak 29an hasiko da eta irailean emango zaio amaiera. Hilabete hauetan, hogeitahiru proba ospatuko dira. Hamaika Bizkaian, hamaika Gipuzkoan eta bat Araban. Zirkuitoarekin batera, modalitate guztietako Euskadiko triatloi Txapelketak jokatuko dira. Sprint distantzian Lekeition jokatuko da, distantzia olinpikoa Sestaon, erdi distantzia Bilbon eta distantzia luzekoa Gasteizen. Distantzia erdiak ere bere lekua izango du, Bizkaian Bilbon, Gipuzkoan Zarautzen eta luzea Araban Gasteizen. Triatloi hauez gain,  Donostian, Emakumeen Triatloia ospatuko da.

 

Akuatloiei bagagozkio, bi proba jokatuko dira, biak Bizkaian, Plentzia eta Barakaldon lastertuko direlarik. Euskadiko akuatloi Txapelketa Plentzian jokatuko da. Duatloi kroseko proba bat lastertuko da Galdakaon Euskadiko Txapelketa izango delarik. Triatloi krosean proba bat jokatuko da, Arabako Legution. Neguko triatloiari bagagozkio, proba bat lastertuko da, Nafarroako Isaban, bertan Euskadiko neguko triatloi Txapelketa jokatuko delarik.

 

Info.+: https://www.triatloi.org/campus/documentos/pruebas/datos_pruebas_2016/calendario2017.pdf

 

Twitter: #TriDenboraldia17

 

Jon Alegria

Tags: