Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IRAILAK 10an, JOKATUKO DA SESTAOKO TRIATLOIAREN IV. EDIZIOA, DISTANTZIA OLINPIKOAN

SESTAOko IV. TRIATLOIA 2017/09/10

~~Datorren igandean irailak 10, Sestao Triatloi Taldeak, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Sestaoko IV. Triatloia ospatuko da distantzia olinpikoan (1,5km – 40km – 10km). Honez gain, proba hontatik aterako dira distantziako aurtengo Euskadiko txapeldunak.
Boxeak 09:00tan ireki eta 09:45tan sarratuko dira.
Emakumezkoei 10:00tan emango zaie hasiera eta gizonezkoei 10:15tan (kontuan edukiz, azken emakumezkoak lehen buia gainditu behar duela).
Lehen atala, igeritakoa, La Benedicta kaian izango da, 0,750kmko zirkuito bati bira bi eman beharko dute triatletak, eta osatzeko epea 45 minututan iragarri dute antolatzaileek, gizonezkoeen irteera referentzi bezala hartuz gero.
Bizikleta saioan, hiru itzuliz osaturiko zirkuito bati ekin beharko diote 40 kmtako ibilbidea osatzeko, eta T2ko sarreran, probaren bigarren puntu mozketa kokatuko da. Hau gainditzeko denbora muga 2 ordu eta 15 minutu izango da, lehena bezala gizonezkoen irteeragandik neurtuz.
Hirugarren eta azken atala, 10 kilometroko oinezko lasterketa izango dute, La Benedictan kokatuko den helmugan bukatzeko.

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=ca&idPrueba=1335
 

Tags: