Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IRAILAK 2an, OSPATUKO DA ZUMAIAN, SPRINT DISTANTZIAN, EUSKADIKO TRIATLOI TXAPELKETA

ZUMAIAko XI. TRIATLOIA 2017/09/02

~~Larunbata irailak 2, Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioen babespean, Zumaiako XI. Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 20km – 5km). Gainera, esan behar, Euskadiko Triatloi Sprint txapelketa izango dela.
Boxeak 13:30tan ireki eta 16:30tan sarratuko dira.
Emakumezkoei dagokionez, 16:45tan izango dute hasiera eta gizonezkoek 17:00tan.
Lehen atala osatzeko, igerikoa, denbora muga 20 minututakoa izango da, gizonezkoeen irteera referentzi bezala hartuz gero.
Bigarren mozketa, bizikleta saioaren bukaeran egingo da, eta ordu bete eta bost minututan egongo da ezarrita. Hau ere, lehendabizikoaren bezala, gizonezkoen irteeratik neurtuz.
Igeriko atalari ekiteko, itsas adarraren ezker aldetik irten ondoren, itsasorantz joko dute, ondoren eskumara bira egin eta eskuin aldetik boxetara abiatu lehen trantsizioari ekiteko.
Bigarren atalean, 20kmtako ibilbidea osatu beharko dute bizikletaz, hain zuzen ere, Zumaitik Aizarnazabalera joan etorria eginez.
Bigarren trantsizioa egin eta azken saioa izango dute aurrez aurre, 2,5kmtako zirkuito bati bira bi, 5km osatzeko oinezko lasterketan.
Adierazi baita ere, proba honen aurretik, Triatloi Herrikoiaren VI. edizioa ospatuko dela, 15:30tan hasita, SuperSprint distantzian (0,375km – 10km – 2,5km).
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=316
 

Tags: