
10 Eka JOSELYNE BREA ETA FRANCESC GODOY GARAILE ZARAUZko TRIATLOIAN
2017ko ekainaren 10, eguerdiko 14:00etan, Zarauzko XXXI. Triatloia ospatu da Olinpiko bikoitza distantzian, BPXport, Zarauzko Triatloi Elkarteak, Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federakuntzak izan ditugula antolatze lanetan.
Larunbata, ekainak 10, ospatu da Zarautzen, estatu mailan gorenenean dagoen triatloi froga bere XXXI. edizioan. Horren urrun eta hain hurbil dugun lehen edizioa, 1986. urtean, kirol hau guztiz ezezaguna zenean gizarte mailan, eman zituen lehen pausoak. Orain, triatleta askok eta askok, bai estatu mailan eta baita ere atzerritarrek, gorriz markatuta dute bere egutegian.
Azken hau ulertzeko, ez dago gauza hoberik, gutxienez behin Zarautzera hurbildu eta triatloia osatzea baino. Froga guztian zehar dastatzen den giroa izugarria eta ahaztezina da. Irteeran, Getariako ondartzan, lehen metroetan, gidoiak markatzen duen bezala, kolpe batzuk jaso, eta behin eta bakoitzak bere lekua hartuz gero, erlajatu, kontzentratu eta lanari ekin ezkerretik datorkigun olatuen bultzakada aprobetxatuz. Zarauzko itsas ertzetik eta T1raino dagoen tartea, nahiz eta hainbat erdi zorabiatuta edo eta kalanbreekin atera uretatik, hurbildu zen jendearen animo eta txalo zaparrada artean, berriz ere indarrak berpizten zizkien, eta horren eraginez, airean eramaten zituzten partaide guztiak. Lehen saio hontan, Helene Alberdi eta Judith Corachan izan ditugu lehen emakumezkoak eta Francesc Godoy eta Jon Unanue gizonezkoak.
Trantsizioa egin eta bigarren atala zuten aurretik, bizikletako saioa hain zuzen ere, 81 kilometroko lan gogor eta nekagarria. Atera bezain pronto, eta bizikletak eskatzen duen esfortzura giharrak moladatu orduko, Meagaseko aldapetan aurkitzen zara. Normalena, hasieran, eta sentzazio onak iragarri arte, indarrak neurtzea izango litzateke normalena, baina, Zarautzen hori ezinezkoa da. Berriz ere, errepide ondoan kolpatzen den zaleen animozko garraziak, duzun guztia ematera bultzatzen zaizu. “Honela jarrai ezkero lehertuko naiz”, pentsatzen duzu, baina oina altzatzea ez da erraza giro honetan sartuta zaudenean. Eta horra hor, eta saioaren azken 20kilometrotan, aurrez aurre denek aipatzen ziguten Aiako pareta agertzen zaigu. Indarrak bat ere ez sobera, eta 3 kilometroko %15 batazbesteko aldapa eta %20tik baino gehiago hainbat gunetan. Hor ez zegoen amore ematerik, ez da pentsatu ere. Hanketako mina alde batera utzi eta aurrera jarrai beharra zegoen. Aia gainditu, eta Zarautzera heldu orduko, postre bezala, Txurruka gaina, eta kilometro bateko giza pasilo eztua.
Atal gogor honetan, posizioak nabarmen aldatu ziren eta T2an Judith Corachan eta María Saleta Castro azaldu ziren emakumezko kategorian lehenak orden horretan, eta gizonezkoetan Godoy burutza mantentzen zuen, eta bigarren postuan, atzetik aurrerako lasterketa eginez, Gustavo Rodríguez abiatu zen T2an.
Zarautzeko malekoira abiatu, eta T2a egin ondoren, azken atalari ekin beharko zioten, buru belarri, Zarauzko biotopoa eta kaleak zeharkatuz jendearen txalo artean. Oraindik ere, 20 kilometro oinezko lasterketako lana zuten osatzeko, eta azken indarrak ateratzeko momentua zen. Gorabeherak eta pajarak ohikoak izaten dira azken atal honetan gertatzea, eta sarritan, horren eraginez, batabesteko aldeak nabarmendu egiten dira. Gaitasun fisikoak guztiz galdu baino lehen, jakintasunez jokatzea dago, bestela gero garesti ordaindu dezakezu neurtu gabe egindako esfortzu hori.
Kirolari batek, eta gure kasuan triatletek, ametsak betetzeko, erronkak gainditzeko eta gailurrak konkistatzeko ezinbesteko hiru baldintzetakoak hauxek aipatu dezakeguz: iraunkortasuna, ahalegina eta sakrifizioa.
Eta baldintza hauek ondo interpretatu ondoren, helmugan 04:02:28 denborarekin, Francesc Godoy azaldu zaigu, gizonezkoetan, onena onenen artean Zaruzko triatloian, eta emakumezkoetan, aldiz, azken atala izugarria egin ondoren, 04:42:02 denborarekin, eta guztiz unkituta, txapelduna txapeldunen artean, Joseline Brea helmugaratu da.
Zoriondu Zarautzen finisher izatea lortu duten guztiei, antolatzaileei, egindako lan txukunagatik eta ezin bukatu, Zarauzko herritar guztiei, senide eta kanpotik etorritako ikuslei,, froga honi urtero ematen dien kolore eta giro berezia. Denen artean gure kirola, triatloia, eta Zarauzko frogaren izena eta ospea handiagotzen duzuelako.
2018ko ediziorako gutxiago geratzen da. Zarautzen ikusten gara.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Joseline Brea Abreu, A.D. Tri-Penta Terras de Lugo. 04:42:02
2.- Judith Corachan Vaquera, C.E. Where is the Limit?. 04:43:35
3.- Mª Saleta Castro Nogueira, Cidade de Lugo Fluvial. 04:47:17
GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Francesc Godoy Contreras, FastTriatlón C.N. Montjuic. 04:02:28
2.- Gustavo Rodríguez Iglesias, A.D. Tri-Penta Terras de Lugo. 04:05:12
3.- Miguel Angel Fidalgo Roselló, Ferrer Hotels-M3T. 04:14:16
Info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=310
\n","display_events_bar":false,"disable_event_search":false,"live_refresh":true,"ical":{"display_link":true,"link":{"url":"https:\/\/triatloi.org\/?post_type=tribe_events&eventDisplay=widget-events-list&ical=1","text":"Export Ekitaldiak","title":"Hau erabili egutegi datuak Google Calendar, Apple iCal eta beste aplikazio bateragarriekin partekatzeko."}},"container_classes":["tribe-common","tribe-events","tribe-events-view","tribe-events-view--widget-events-list","tribe-events-widget"],"container_data":[],"is_past":false,"breakpoints":{"xsmall":500,"medium":768,"full":960},"breakpoint_pointer":"91f0e486-e447-4ddb-bd2d-ec97d759c939","is_initial_load":true,"public_views":{"list":{"view_class":"Tribe\\Events\\Views\\V2\\Views\\List_View","view_url":"https:\/\/triatloi.org\/eventos\/zerrenda\/","view_label":"Zerrenda"},"month":{"view_class":"Tribe\\Events\\Views\\V2\\Views\\Month_View","view_url":"https:\/\/triatloi.org\/eventos\/hilabetea\/","view_label":"Hilabete"},"day":{"view_class":"Tribe\\Events\\Views\\V2\\Views\\Day_View","view_url":"https:\/\/triatloi.org\/eventos\/gaur\/","view_label":"Egun"}},"show_latest_past":false,"compatibility_classes":["tribe-compatibility-container"],"view_more_text":"Egutegia ikusi","view_more_title":"View more ekitaldiak.","view_more_link":"https:\/\/triatloi.org\/eventos\/","widget_title":false,"hide_if_no_upcoming_events":false,"display":[],"subscribe_links":{"gcal":{"label":"Google Calendar","single_label":"Google Calendar-era gehitu","visible":true,"block_slug":"hasGoogleCalendar"},"ical":{"label":"iCalendar","single_label":"Add to iCalendar","visible":true,"block_slug":"hasiCal"},"outlook-365":{"label":"Outlook 365","single_label":"Outlook 365","visible":true,"block_slug":"hasOutlook365"},"outlook-live":{"label":"Outlook Live","single_label":"Outlook Live","visible":true,"block_slug":"hasOutlookLive"}},"_context":{"slug":"widget-events-list"}}