Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

MAIATZAK 27an, OSPATUKO DA MUTRIKUKO TRIATLOIAREN IV. EDIZIOA, SPRINT DISTANTZIAN

Datorren larunbatean maiatzak 27, Talaixa Triatloi Kluba, Gipuzkoako Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Mutrikuko IV. Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 18,5km – 5km).

~~MAIATZAK 27an, OSPATUKO DA MUTRIKUKO TRIATLOIAREN IV. EDIZIOA, SPRINT DISTANTZIAN

Datorren larunbatean maiatzak 27, Talaixa Triatloi Kluba, Gipuzkoako Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Mutrikuko IV. Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 18,5km – 5km).
Boxeak 15:00tan ireki eta 16:45tan sarratuko da.
Emakumezkoei 17:00tan emango zaie hasiera eta gizonezkoei 17:15etan.
Lehen atala osatzeko, igerikoa, denbora muga 25 minututakoa izango da, gizonezkoeen irteera referentzi bezala hartuz gero.
Bigarren mozketa, bizikleta saioaren bukaeran egingo da, eta ordu bete eta 25 minututan egongo da ezarrita. Hau ere, lehendabizikoaren bezala, gizonezkoen irteeratik neurtuz.
Probari hasiera emateko, triatletak, marearekin portuan sortzen den espoloian kokatuko dira eta 750 metroko saioa bete beharko dute T1ra abiatu orduko.
Lehen saioa bete ondoren, eta trantzisioa egin ondoren, bigarren atalari ekingo diote triatletak. Atal honetan, partaideak, bizikletaz, ibilbide gogor bati egin beharko diote aurre, Kalbario gaina barne dutela.
Bukatzeko, 2,5 kilometroko zirkuito bati bira bi eman beharko diote, Mutrikuko portu inguruko kaleetatik zehar, guztira 5 kilometroko lasterketa osatzeko.
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=319

Tags: