
22 Ots MARTXOAK 5ean DENBORALDIKO LAUGARREN DUATLOIA BASAURIN JOKATUKO DA
BASAURIKO XXI. DUATLOIA
2017/03/05
Igandea, martxoak 5, goizeko 11tan emakumezkoetan eta 11.15etan gizonezkoetan, Egurre K3 Kirolak Basauriko taldearen eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Basauriko hogeitabatgarren duatloia ospatuko da. Proba, sprint (6,2km-19,9km-2,9km) distantzian lastertuko da eta Euskadiko duatloi zirkuitorako laugarren proba puntuagarria izango da.
Bai irteera zein helmuga lerroa, baita boxeak ere, Artunduaga kiroldegiko pistetan kokatuko dira. Irteera lerroan 185 partehartzaile izango dira eta hoietatik 21 emakumezkoak izango dira.
Lehen eta hirugarren oinezko lasterketako atalak herriko ibilbidea izango dute, 6.2km eta 2.9kmtakoa urrenez urren. Bi oinezko atalen artean, bigarren atalean, 19.9kmtako bizikleta saioaz osatuko da.
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=300
Twitter: #BasauriDu17
Jon Alegria