Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

OTSAILAK 18an SOPELAN EUSKADIKO ZIRKUITUKO BIGARREN DUATLOIA JOKATUKO DA

SOPELAKO XII. DUATLOIA
2017/02/18

Datorren larunbata, otsailak 18, duatloiko zita Sopelan izango da, proba honen hamabigarren edizioa izango delarik. 2017. Euskadiko duatloi zirkuituaren bigarren proba puntuagarria izango da. Proba sprint (5km-20km-2,5km) distantzian lastertuko da eta Hirubi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Irteera, helmuga eta boxeak, Sopelako Udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta enparantzan. Probaren hasiera, arratsaldeko 16:15etan izango da emakumezkoen kategorian eta 16:30etan gizonezkoetan. Bertan 213 partehartzaile izango dira eta beraien artean 21 emakumezko.

 

Oinezko bi saioak, lehenengoa 5kmtakoa eta bigarrena 2,5kmtakoa, osoki, herriko kaleetan zehar igaroko dira. Lehen atalean, partehartzaileek bi itzuliz osatutako ibilbideari aurre egin beharko diote eta bigarren transizioaren (T2) ondoren, helmuga lerrora iritsi baino lehenago, ibilbide berberari beste itzuli bat eman beharko diote.

 

Bizikleta saioan, lehen transizioaren (T1) ondoren, Uribe Kostako herri printzipalenetatik igaroko den zirkuitu bati aurren egin beharko diote. Sopelatik irten, Barrika, Plentzia, Urduliz zeharkatuz Sopelara itzultzeko.

 

Info+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=299

 

Twitter: #SopelaDu17

 

Jon Alegria

Tags: