Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

OTSAILAK 25ean MUNGIAN EUSKADIKO ZIRKUITUKO HIRUGARREN DUATLOIA JOKATUKO DA

MUNGIAKO IX. DUATLOIA
2017/02/25

Larunbata, otsailak 25, arratsaldeko 16:00etan emakumezkoen kategorian eta 16:05etan gizonezkoetan, Mungian izango da duatloiarekin zita, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta.

 

Duatloi honen bederatzigarren edizioa izango da eta sprint (5km-20km-2’5km) distantzian lastertuko da. Hirugarren proba puntuagarria izango da 2017. urteko Euskadiko zirkuitoari dagokionez.

 

Irteera eta helmuga, baita boxeak ere Mungiako polikiroldegiaren inguruan kokatuko dira eta irteera lerroan 195 partehartzaile izango dira, hoien artean 24 emakumezkoak izango direlarik.

 

Proba, lehen atalean, 5kmtako oinezko lasterketaz osatuko da, herriko ibilbide bati bi itzuli emanez T1era iritsi baino lehen.

 

Lehen transizioaren ondoren, 20kmtako bizikleta saioa osotu beharko dute 10kmtako ibilbide bati bi itzuli emanez, berau 80mtako  gehieneko desnibela duena Mungian hasi, Arana Goiritar Sabin kaletik Soitxes gurutzera bidean, eskuin aldera itzuliz Ergoiengo gurutzerarte Elgezabal aldera, Elgezabal pasatu ondoren berrriro Mungiako herrira itzuliz, berriro probako leku garrantzitsuenera itzuliz, bigarren itzuli bat emateko.

 

Proba amaitzeko, 2,5kmtako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, lehen ataleko ibilbide berari itzli bat emanez, helmugara iritsi aurretik.

 

Info+.: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=ca&idPrueba=301

 

Twitter: #MungiaDu17

 

Jon Alegria 

Tags: