
18 Mai URKO HERRAN ETA ESTEFANÍA GÓMEZ GARAILE HONDARRIBIko TRIATLOIAN
Gaur 2017ko maiatzaren 14a goizeko 10:30etan, Hondarribiko IX. Sprint Triatloia ospatu da, Biosnar Triatloi Kluba, eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federakuntzak izan ditugula antolatze lanetan
~~URKO HERRAN ETA ESTEFANÍA GÓMEZ GARAILE HONDARRIBIko TRIATLOIAN
Gaur 2017ko maiatzaren 14a goizeko 10:30etan, Hondarribiko IX. Sprint Triatloia ospatu da, Biosnar Triatloi Kluba, eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federakuntzak izan ditugula antolatze lanetan.
Bildu diren 294 triatletak, hauetatik 52 emakumeak, 0,750km igerian, 21,7km bizikletan eta 5km korrikako lana osatu behar izan dute.
10:30tan eman zaio irteera emakumeen frogari eta 10 minutu beranduago, 10:45tan gizonezkoei, lehen atalari ekiteko, igerikoa hain zuzen ere (uraren tenperatura 14,8º takoa izan da, beraz derrigorrezkoa izan da neoprenoa).
Uretatik, batabesteengandik, alde txikiekin atera dira, eta lehen emakumezkoa saioa betetzen, Irati Mendia izan da. Berarekin azken podiumean bukatu duten bi triatletak, Pili Bodegas eta Estefania Gómez hain zuzen ere, 49´´ra eta 1´23´´ atzerapenaz heldu dira lehen trantsiziora, tartean bizpahiru atletak zeundela. Gizonezkoetan, Ander García izan da azkarrena igeri saioa betetzen 09´20´´ behar izan ditu. Sufritzea tokatzen zen. Bazekien, ondo baino hobeto, zer zetorren atzetik. Ander Okamika eta Urko Herran ez zeunden parkatzeko.
Ondoren, bizikleta saio gogorrari (21,7 km) ekin diote denak, Higer Itsasargiko aldapa igo ondoren, Jaizkibeleko Begiratokira heldu behar ziren (9,6 km %4,66 bataz-besteko portzentaiarekin, eta %10eko maldak pare bat tokitan), eta leku berberatik jaitsi.
Bizikleta saioak gauzak nahiko argitu ditu. Emakumezkoetan, Estefanía Gomez, zazpigarren atera ondoren uretatik, igoera ikusgarria eginez, lehen postuan jarri da Jaizkibel gainera heldu orduko. Irati Mendiak oso ondo eutsi dio eta berantzako bidea elkarrekin egin dute. Ezin ziren lokartu, Pili Bodegas zetorren atzetik nahiko hurbil eta.
Bestetik, gizonezkoetan, Ander Okamika eta Pello Osoro handi bat, nabarmendu dira. Beraien markaketa bigarren trantsiziora heldu arte oso estua izan da.
Bigarren trantsizioa egin ondoren azken atala gelditzen zitzaien (korrika 5 km), eta dena erabakitzeko.
Korrikako saioan Estefanía nabarmendu da eta Iratik, lan izugarria egin ondoren amore eman behar izan du Piliren aurka.
Gizonezkoetan, ordez, Urko Herranek, azken saioa 35´´ren atzerapenaz hasita Ander eta Peiorengandik, biak ere harrapatu eta lehen postuan iritzi da Hondarribiko atletismo pistan zegoen helmuga lerrora.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Estefanía Gómez Villanueva, Independiente. 01:23:23
2.- Pili Bodegas Prieto, Yepa Triatloi Taldea. 01:23:58
3.- Irati Mendia García, Saltoki Trikideak. 01:25:41
Junior
1.- Usoa Ostolaza Zabala, Triatloi Elkartea Zarautz. 01:27:45
Kadete
1.- Besaide Astobiza Sánchez, Independiente. 01:36:25
GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Urko Herran Aguilar, Araba TRI. 01:09:32
2.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Urdaitri Motrivation. 01:09:38
3.- Pello Osoro Gutiérrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 01:09:55
Junior
1.- Xabier Zabala de Juan, Ordizia Triatloi Elkartea. 01:16:17
Kadete
1.- Alejandro Iturribide Solabre, Valle Aranguren. 01:22:49
Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=325
Sprint froga bukatu ondoren, Triatloi Herrikoia ospatu da. Partehartzaileak guztira 94 izan dira eta irabazleak Aritz Pérez gizonezkoenartean eta Ana Mayordomo emakumeen kategorian izan dira.