Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

UZTAILAK 9an, OSPATUKO DA GASTEIZKO TRIATLOIAREN XI. EDIZIOA, ERDI ETA LUZE DISTANTZIAN

Datorren igandean, uztaila 9, Maratlon Kirol Elkarteak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Gasteizko XI. Triatloia ospatuko da.

~~Bi proba lasterkatuko dira, Erdia edo Half (1,9km. – 93km – 21km) eta Luzea edo Full (3,8km – 180km – 42km) bezala ezagutzen direnak, eta guztira  2.388 triatletak hartuko dute parte, hauengandik 244 emakumezkoak direnik.
Aipatu behar, baita ere, distantzia luzean, Euskadiko txapelak jokoan izango direla.
Erdi distantzian parte hartzen dutenek, 08:30tan izango dute irteera eta luzea edo full distantziarena 08:50tan.
Lehen atala, igerikoa, Landa herrian kokatuta dagoen urtegian izango dute. Saioa bukatu ondoren, bizikletak hartu eta antolatzaileek prestatutako zirkuitoari aurre egin beharko die, Arabako lautada zeharkatuz T2ra iritsi orduko. Bizikletak utzi eta hirugarren eta azken atala geldituko zaie denei ere. Oinezko lasterketaren ibilbidearen bai hasiera eta bukaera Gasteizko hiriak duen Erdi Aroko kaskoan izango dute triatletak, hiriak dituen pasealeku politenak zeharkatuz.
Probaren ibilbidea osatzen duten guztiek, Españako plazan izango dute kokatuta, ondo merezitako helmuga.

+ info : http://www.triathlonvitoria.com/noticias/244/Descarga-la-guia-del-triatleta/

Tags: