
20 Eka 75 NESKA-MUTIL ARITU ZIREN ZUMAIAN OSPATUTAKO DUATLOI TXIKIAN
ZUMAIAKO IV. DUATLOI TXIKIA 2018/06/17
~~2018ko ekainaren 17an, goizeko 11:00tan, Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta, eta Gipuzkoako eta Euskadiko federazioen laguntzarekin, Zumaiako Duatloi Txikiaren IV. edizioa ospatu zen.
Guztira, 75 gazte hurbildu zitzaizikigun parte hartzeko asmoz hiru kategori desberdinetan, benjamin, alebin eta infantil hain zuzen ere.
Lehen proban benjaminak lasterkatu ziren “lehi bizian”, 2008-09an jaiotakoak, eta osatu behar izan zuten distantziak honako hauek (250m korrika – 1km bizikletan – 125m korrika).
Ondoren Alebinen txanda izan zen, 2006-2007an jaiotakoak, eta bete beharreko ibilbidea (500m korrika – 2km bizikletan – 250m korrika).
Azkenik, eta bukatzeko, Infantilen proba ikusi genuen, 2004-05an jaiotakoak, eta beraiek bete beharreko lana (1km korrika – 4km bizikletan – 500m korrika).