
03 Ira BEATRIZ LALAGUNA ETA JOANES GOITISOLO GARAILE SESTAON
2018ko IRAILAREN 02an, SESTAOko V. TRIATLOI OLINPIKOA eta l. TRIATLOI HERRIKOIA OSPATU DIRA.
~~Igandea, iraila 02, Sestao Triatloi Taldeak, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta Sestaoko V. Triatloia ospatu zen, distantzia Olinpikoan (1,5km – 40km – 10km).
10:30tan eman zitzaion irteera emakumeen frogari eta 15 minutu beranduago, gizonezkoei, La Benedicta kaian, 750 metroko atalari, igerian, bira bi emanez.
Garaipena, Sestao Triatloi Taldeko Beatriz Lalagunak lortu zuen emakumezko mailan, eta Ascentium ArabaTriko Joanes Goitisolok gizonezkoetan.
Biek ere ez zuten lan erraza eduki, eta atzetik aurrerako lasterketa eginez lortu zuten garaipena.
Lehen atalean, igeritakoan hain zuzen, biek ere bi minutuko atzerapena zuten buruarekiko. Bizikleta hartzerakoan, Lalaguna hamairugarren postuan genuen eta Goitisolo bostgarren. Hemetik aurrera, biek ere, bizikleta eta korrikako saioetan denbora onena markatuz, aurretik zituzten arerio guztiak harrapatu zituzten, eta hortaz, Lalaguna T2an buruan genuen Koaxiko Ioana Osarekin batera. Goitisolo, aldiz, buruan irauten zuen, bakarkako lan izugarri ona egin ondoren, Ander Segurolatik 40 segundura azaldu zen T2an.
Azken atala zuten denek ere aurretik, 10 kilometroko oinezko lasterketa, eta hor esan bezala Beatriz eta Joanesek bere dohainak erakutsiz, garaipen handia lortu zuten.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Beatriz Lalaguna Palacio, Sestao Triatloi Taldea. 02:23:50
2.- Ioana Osa Larruzea, Koaxi H.I.B. T.T. 02:24:36
3.- Naiade Velasco Rodríguez, Sestao Triatloi Taldea. 02:31:59
GIZONEZKOETAN
1.- Joanes Goitisolo Otazua, ArabaTri. 01:59:26
2.- Haritz Garate Txurruka, Amandarri Triatloi Kluba. 02:00:41
3.- Ander Segurola Uli, ANB Triatlon Team Portugalete. 02:01:26
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1430
Aurretik, Triatloi Herrikoia ospatu zen Super Sprint distantzian (0,300km – 9km – 1,7km).
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1431